Txomin Aranari harrera egingo diote zapatuan Ereñon
Urtarrilaren 14an Dakarreko 8. etapan erori, eta proba utzi behar izan ostean, aurreko eguenean [urtarrilak 18] heldu zen etxera moto gidaria. Zapatuan merezitako harrera beroa egingo diote senide, lagun eta zaleek bere herrian.
12:00etan jarri dute hitzordua Ereñoko udaletxean. Txalo artean ongi etorria emango diote, eta Aranak berak ere hitza hartuko du ekitaldian.
Gero, 15:00ak aldera Arita Berri Jatetxean elkartuko dira bazkaritan. Momentuz 120 bat lagunek izena eman dute. Oraindik bazkaritarako txartelik erosi ez dutenek Ereñoko Atxoste tabernan edo Gernika-Lumoko Ipar tabernan eskuratu ditzakete.