Zapatu gauean [urtarrilak 20] Nabarnizeko probalekuan lehiatu zuten 2017ko Bizkaiko Kinttopekoen Zaldi Proba Txapelketa, eta Maumeko Barayazarra nagusitu zen,
78 untzako markagaz.
Hiru probalari aritu ziren zein baino zein gehiago.
Nabarniz Jatetxea sailkatu zen
bigarren; 64 untza egitea lortu zuen, eta Etxebarriako Adorrixa geratu zen hirugarren, 59 untza, 3/4 eta 6,73 metro eginda.
Argazkia: Bizkaiko Herri Kirol Federazioa.