Euskal Ligara igotzeko txartela lortzeko lehiatuko da Urdaibai Eskubaloi Taldea
Gazte mailako emakumeen eskubaloi euskal ligako igoera fasea jokatuko da Bermeoko Arane kiroldegian asteburu honetan. Hain zuzen, fase honetan erabakiko da zein bi taldek lortzen duten euskal ligara igotzea.
Bihar, etzi eta domekan emakumezko lau eskubaloi taldek jokatuko dute igoera fasea, eta horien artean da Urdaibai Eskubaloi Taldea.
Bihar Egia eta Errotabarri taldeen arteko norgehiagokagaz hasiko da igoera fasearen lehia. 18:30ean hasiko da bi taldeen arteko partidua. 20:30etik aurrera, berriz, etxeko taldeak Usurbilen kontra jokatuko du.
Zapatuko partiduak ere arratsaldez jokatuko dituzte. Lehenengo Errotabarri eta Usurbileko eskubaloi taldeen txanda izango da (17:00). Gero Egia eta Urdaibai taldeen arteko lehiaz gozatuko dute Aranen bildutakoek (19:00).
Domekan 10:00etan hasiko da Usurbil eta Egia taldeen arteko neurketa. Urdaibaik Errotabarriren kontra jokatuko du, 12:00etarik aurrera.