Eskolarteko jardunaldia hartuko du Aranek zapatuan
Ehunka gaztek jokatuko eskolarteko jardunaldia dute Bermeoko Arane kiroldegian.
Arratsaldean lehiatuko dutenez, igerilekuko erabiltzaileek ezingo dute bertan igeri egin. Zehatz esateko, 17:00etatik 20:00ak arte eskolarteko jardunaldia jokatuko duten igerilariek bakarrik erabiliko dute.
Udalak jakitera eman duenez, 221 gaztek parte hartuko dute bihar arratsaldeko saioan; horietatik 118 mutilak dira, eta 103 neskak.
Bizkaiko taldeak. Eskolarteko jardunaldian Bizkaiko sei igeriketa taldetako ordezkariak batuko dira, eta tartean daude Bermeoko Kikunbera IT eta Axpoandi Bermeo IK. Horiekaz batera, Club Natacion Mungiak, DN Portugaletek, Getxo Igeriketa Bolue KEk eta Bilboko Colegio Purezak parte hartuko dute.