Duela bi aste Gernika-Lumoko Udalak martxan jarritako aurrekontuen inguruko parte hartze prozesuak «gutxienekoak ez» dituela jasotzen kritikatu du EH Bilduk. Era berean, udal gobernuari eskatu dio aurrekontuak onartu baino lehen herritarrek aurkeztutako proposamen guztiak publiko egitea eta horiei buruzko erabakiak hartzeko eztabaida publikoa antolatzea herritarrekin.
Koalizioaren arabera, «zaila» da aurrekontuen funtzionamendua eta dimentsioa ezagutu gabe ekarpenak egitea, eta, horregatik
uste du aurrekontuei buruzko informazioa eman beharko lukeela udalak;?hala nola, zein motatako proposamenak egin daitezkeen, zein dimentsiotakoak…
Halaber,
herritarrentzako ez dagoela
«inolako prestakuntza edo orientazio saiorik» kritikatu du.
«
Proposamenak helarazteko aukera ere oso mugatua da, bi asteko epea eta inprimakia webgunetik deskargatuta edo existitzen ez den buzoi batean aurkeztuta», gaineratu du koalizioak.
Halaber,
proposamenek ez dutela «inolako ibilbiderik» aipatu du; izan ere, «iazko prozesuaren baloraziorik ez du egin udalak, eta informazio publikorik ere ez du eman jasotako proposamenen kopuru, arlo eta abarrak azaltzeko».
Prozesuan konfiantzarik ez izateko badira bestelako arrazoi batzuk koalizioaren ustez; «Jose Maria Gorroño alkateak ez du inoiz gobernutik kanpoko aldaketarik edo proposamenik onartu».
Amaitzeko,
EAJri eskatu dio kudeatzen dituen
Batzorde eta Erakunde Autonomoetako aurrekontuen eztabaidetara “proposamenak ekartzea eta eztabaidatzea».