Zapatuan eman behar da izena Kintxopeko sariketa lehiatzeko
Otsailaren 9tik 11ra jokatuko dituzte 23. Kintxopeko Zaldi-Mando Probak. Parte hartu gura dutenek zapatuan izena eman behar dute Ispasterko udaletxean (94-684 29 99), 13:00etan.Izena emateko derrigorrezkoa da animalien identifikazio zenbakia (mikrotxip...
Izena emateko derrigorrezkoa da animalien identifikazio zenbakia (mikrotxipa) eta ustiapen kodea aurkeztea.
Lehenengo hamar sailkatuak sarituko dituzte. Irabazleak 750 euro, manta eta txapela lortuko ditu. Azpitxapeldunak 650 euro eskuratuko ditu, eta hirugarren sailkatuak 575 euro.
400 kilo
Halaber, saririk barik gelditzen den parte hartzaile batek irabazlearen markaren %60 egitea lortuz gero, 300 euro jasoko ditu.
Kintxopeko zaldi-mando probak Ispasterko harriagaz lehiatuko dituzte. Animalien oinarrizko pisua 400 kilotan ezarri dute antolatzaileek, eta saio bakoitza hasi baino ordubete lehenago egingo dute pisaketa.
Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak kontrolatuko ditu demak, eta ohiturazko baldintzak bete beharko dituzte probak lehiatzean.