Euskal Herriko Mus txapelketaren kanporaketa jokatuko dute barikuan, Bermeon
Euskal Herriko X. Mus txapelketa Bermeora ere iritsiko da; barikuan jokatuko da kanporaketa. San Pedro Arrantzaleen Kofradiako tabernan jarri dute ordua, 20:00etan.
Kanporaketan parte hartzeko 20 euro ordaindu beharko dituzte bikote bakoitzeko.
Urtarrilaren 31ra arte herrietan egingo dituzte kanporaketak. Ondoren, otsailaren 24an jokatuko dituzte zazpi herrialdeetako finalak. Eta, Euskal Herriko finala, Lapurdin jokatuko da, Uztaritzen, martxoaren 10ean.
Euskal Herriko irabazleek txapela, garaikurra, 3.000 euro eta lau lagunentzako bidaia Karibera irabaziko dute; txapeldunordeek garaikurra, 1.500 euro eta bi lagunentzako bidaia Kanariar Uhartera; hirugarren gelditzen den bikoteak 750 euro eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat, eta laugarren bikote sailkatuak 500 euro eta euskaraz ikasteko urte osoko bi matrikula.
Bestalde, 250 euro irabaziko dituzte 5.etik 8.era sailkatutako bikoteek, eta 9.etik 16.era sailkatutakoek, berriz, 100 euro.
Herrialdeko finaletan ere sariak egongo dira, bai eta herrietako kanporaketetan ere.