Gaur hasiko da 3 eta 6 urte bitartekoei zuzendutako Kontuleku
Gaur hasiko da haurren artean literaturarekiko zaletasuna piztea helburu duen Kontuleku tailerra, eta martxoaren 27ra arte eskainiko dute Bermeoko udal liburutegian.3 eta 6 urte bitarteko umeei zuzendutako ekimena da. Bederatzi saio izango dira, eta ma...
3 eta 6 urte bitarteko umeei zuzendutako ekimena da. Bederatzi saio izango dira, eta martitzenetan bilduko dira udal liburutegian. Bi taldetan egingo dute lan: 3 eta 4 urte bitartekoak 17:15etik 18:15era bitartean batuko dira, eta 5 eta 6 urtekoak, berriz, 18:15etik 19:15era. Talde bakoitzean zortzi umek baino ezingo dute parte hartu; guraso baten laguntzagaz egingo dute.
Kontuleku tailerrean parte hartu gura dutenek Bermeoko udal liburutegian eman beharko dute izena, eta doako tailerra dela gogorarazi dute.