Barrote arteko istorioak, eskultura eta bertsoetan
2014 eta 2017 urteen artean St. Martin de Re espetxean egindako hogei eskultura jaso ditu Zigor Merodiok, eta lagun biren bertsoez lagunduta, erakusketan jarri ditu ikusgai Gernika-Lumoko Kultur Etxean.
Zorroztarri hiru preso horien «barrenean mailuaren soinua eta bertso artean, hiru espetxetatik umore onean eta txarretik zerbait ona atera nahiean» sortu dela azaldu dute, eta Euskal Herria urrun badute ere, «ausardia eta ilusioa» dakartzate, «hori baita espetxeetan laneko zorrotarria».
Merodiok 2014. urtean jarri zuen ikusgai lehenengoz Aldharrikatuz erakusketa. Gernika-Lumo izan zuen abiapuntu erakusketak, eta bi urtez Euskal Herrian barrena ikustarazi zuten, han eta hemengo lokal eta udal aretoetan. Orduan, 2008 eta 2014 urte bitartean Fresnesen eta St. Martin de Re espetxean egindako lanak eman zituen ezagutzera.
Bigarren erakusketa hori, berriz, gaur jarri dute ikusgai Gernika-Lumoko Kultur Etxean, eta otsailaren 15a bitarte bisitatu ahalko da.