Sanantontxuetako bertso idatzien sari nagusia jaso du Moises Enbeitak
Mungiako sanantontxuetako bertso idatzien sari nagusia ere Busturialdera ailegatu da;?nagusien mailan, Moises Enbeita muxikarrak jaso baitzuen irabazlearen taketa eta 300 euroak. Bernardo Mandalunizek aurkeztu zuen sariketa, eta haren esanetan, Enbeitak “mediku batek baino hobeto azaldu zuen bertsotan bihotzerrea zer den”.
Beti ohi legez, sariketa aurretik bertso saioa egin zuten. Oraingoan, Xabi Paiaren, Igor Elortzaren, Jone Uriaren eta Jone Larrinagaren bertsoez gozatzeko aukera izan dute Mungian elkartutakoek.