Bakearen eta berradiskidetzearen aldeko Gernika sarietarako
hautagaiak aurkezteko epea zabalik da. 2005. urteaz geroztik banatzen dituzte sari horiek, Gernika bonbardatu zuteneko urteurren egunean, eta 2018ko sarien hautagaitzak aurkezteko epea
hilaren 26an amaituko da.
Bakearen eta Berradiskidetzearen aldeko sari banaketa, 2017an
Bakea eraikitzeko eta berradiskidetzea bultzatzeko lanean diharduten pertsona fisiko edo juridiko, erakunde edo bestelako pertsona-taldeen aitorpena publiko egita dute asmo sariek. Bi sarietatik bat bakearen alde lan egiten duten pertsona anonimoen eginkizuna saritu nahi du, eta, besteak, liderrak, pertsona ezagunak edota erakunde garrantzitsuak.
Epaimahaiak erabaki. Hautagaitzak Gernika-Lumoko kultur, kirol edo gizarte eragileen bitartez aurkeztu daitezke, edo udal ordezkaritza duen talde politikoren baten edo Pforzheimeko Udalaren bitartez abalatuta egon behar dute. Era berean, aurkeztu nahi den hautagaitzaren
merezimendu txostena ere aurkeztu behar da. Hautagai denak kontuan hartu eta epaimahaiak erabakiko du saria nori eman. Erabakiaren berri hogei eguneko epean eman beharko du.
Sariak urtez urte,
hemen.