Bilbaok, Alzolak eta Muruetak Euskadiko Gizon Proba Txapelketa jokatuko dute
Euskadiko Gizon Proba Txapelketa hartuko du bihar Mungiak. Hain zuzen, 85 kiloz azpiko eta absolutu kategorietako txapelketak lehiatuko dituzte, eguerdian eta arratsaldean.
12:00etan hasiko da 85 urtez azpikoen txapelketa; lau bizkaitar ariko dira lehian, eta horietatik bat Busturialdekoa izango da: Eneko Bilbao Goiri gernikarra. Haregaz batera, Beñat Amade Fullaondo, Urko Real De Asua Markaida eta Gotzon Abasolo Sagastabeitia ariko dira zein baino zein gehiago.
Arratsaldeko saioan, berriz, Mikel Alzola Lauzirika gernikarra eta Iker Murueta Fernandez ereñarra ahaleginduko dira txapela irabazten. Horiekin batera Juan Carlos Lopez Perez de Onraita arabarrak eta Aitor de la Concepcion Castrejana eta Gorka de la Concepcion Castrejana bizkaitarrek jokatuko dute absolutu mailako finala, 17:00etatik aurrera.
Bi kategorietan lehiatzen diren probalariek 750 kiloko harria arrastaka eramanez ahalik eta plaza gehien egin behar izango dituzte.