Aurreko zapatuan bertan behera utzi zuten Amaiur Torneoaren partida jokatuko du bihar Gernika RTk
Astebeteko atzerapenagaz, Gernika RTk Amaiur Torneoaren etxeko azken partidua jokatuko du bihar, 17:00etan hasita.
Aurreko zapatu arratsaldean jokatu behar zuten Gaztedi Neskak taldearen kontrako partidu hori, baina bertan behera utzi zuten azkenean. Izan ere, zapatuan bertan eta aurreko egunetan botatako euri jasen ondorioz, zelaia nahikoa kaltetua zegoen, eta domekan Heineken Ligako partidua jokatzea bermatzeko, nesken partidua bertan behera uztea erabaki zuten zapatuan bertan.
Hurrengo astean, hilaren 27an jokatuko dute Amaiur Torneoaren azkenengo jardunaldia Durangon. Azken bi partidu horiek irabaztea da jokalarien helburua, edo, bestela, «bat irabazi eta bestean, behintzat, puntu bat lortzea».
Gaur gaurkoz, Amaiur Torneoaren sailkapenean bosgarren postuan dago talde gernikarra, 23 puntugaz (partidu bat gutxiagogaz). La Unica RT da liderra, 40 puntugaz, eta hamar puntu gutxiago dauzka Avia Eibar Rugby sailkapeneko bigarrenak.