12:45 inguruan lur hartu du Loiuko Aireportuan, eta bertan zain zituen senide eta lagunak.
Nekatuta itzuli dela adierazi du. Ospitaletik irten eta segituan egin du etxerako bidaia, hiru hegazkin hartuta. Gauean hegazkinean ezin izan duela lorik egin, eta deskantzatu gabe ailegatu dela aitortu du. Hala, etxean dagoelako pozik agertu da ereñarra.
Datorren astean, hilaren 27an bere herrian jasoko du gertukoen zein zaleen omenaldia. Eguerdian harrera egingo diote udaletxean, eta ondoren herri bazkarian elkartuko dira. Orain atseden hartu beharko du dituen lesioak ondo osatzeko (eskumako eskuko hezur batean metakarpianoa apurtuta eta ezkerreko belauna urratuta ditu).
Argazkia: Gernika Off Road.