Jubilatuen bazkariagaz amaitu dira sanantonak
Barinagako San Anton jaiak jubilatuen bazkariagaz amaitu ziren atzo. Iturritxu elkartean prestatu zieten otordua, eta auzoko hemezortzi erretiratu elkartu ziren bertan, lagunarteko giro onean bazkaltzeko. Kontu kontari aritu ziren gero, mahai inguruan....
Barinagako San Anton jaiak jubilatuen bazkariagaz amaitu ziren atzo. Iturritxu elkartean prestatu zieten otordua, eta auzoko hemezortzi erretiratu elkartu ziren bertan, lagunarteko giro onean bazkaltzeko. Kontu kontari aritu ziren gero, mahai inguruan. Urtero modura, jaietako orgaren zozketa ere egin zuten. Zenbaki saritua 1404 izan da (ordezkoa 1560)