Herritarren ekarpenekin osatu nahi dituzte udal aurrekontuak
Beste urte batez, udal aurrekontuak zehazteko herritarren iritzi eta ekarpenak jaso nahi dituela jakinarazi du Gernika-Lumoko Udalak, eta horretarako herritarren eskura jarri du inprimaki bat bere webgunean: www.gernika-lumo.net.Interesa daukatenek urt...
Interesa daukatenek urtarrilaren 26ra arteko epea izango dute parte hartzeko. Inprimakia betetzen dutenean posta elektronikoz bidali beharko dute (partaidetza@gernika-lumo.net) edota udaletxeko informazio sailean aurkeztu ahalko dute.
Duela hamar urte jarri zuen martxan udalak herritarren parte hartze prozesua, alkateak auzoz auzo egiten dituen bisitekin. Eta batzar horien osagarritzat aurkeztu dute, beste behin, herritarrentzako udal aurrekontuetan parte hartzeko aukera hori. Hala, herrian bizi diren lagunen ideiak, proiektuak eta proposamenak jaso ahalko ditu udalak, gerora, horiek aztertu eta teknikoki edo ekonomikoki bideragarriak direnak aukeratu eta 2018ko udal aurrekontuen zirriborroan biltzeko.
16 urtetik gorakoek
Aipatutako proposamenak Gernika-Lumon erroldatuta dauden 16 urtetik gorako bizilagunek egin ahal izango dituzte. Halaber, udalaren erakunde erre- gistroan izena emanda daukaten erakunde edo elkarte, fundazio, sindikatu, enpresa elkarte, elkargo profesional zein herri erakundeek parte hartu ahal izango dute. Betiere, izaera juridikoa izan eta udalerrian egoitza iraunkorra dutenak izan beharko dute.
Horiek guztiek hainbat arlori buruzko ideiak aurkeztu ahal izango dituzte; hala nola, berdintasuna, kultura, kirola, ekonomia sustapena, hezkuntza, euskara, gazteria, ingurumena, osasuna, gizarte segurtasuna, babes zibila eta gizarte ekintza gaiei lotutakoak.
Dena den, udalak nabarmendu du interes partikularren ganetik, interes orokor eta gizarte onura daukaten proposamenak aurkeztu beharko dituztela, eta inolaz ere ez «legez kanpokoak, iraingarriak edo batzertzaileak direnak».