Kuxkuxeroak egitasmoaren bigarren saioa eskaini dute gaur Athletic Clubeko Xabier Etxeita eta Mikel San Jose jokalariek Gernika-Lumon. Gaztelekua betetzea lortu dute bi gazteek, eta ume eta gaztetxoen galderak erantzuten aritu dira. Asko izan dira beraien kamisetak sinatzeko eraman dituzten haurrak, eta jokalarien argazkiak sinatuta ere jasotzeko aukera izan dute.
Kuxkuxeroak egitasmoak gazteen euskararen erabileran eragin nahi du, eredu izan daitezkeen pertsonekin galdera librean arituz, naturaltasunez eta euskaraz. Zapatuan ere, leku berean eta ordu berean elkartzeko deia egin dute; egun horretan, Go!azen telesaileko Nerea Mazo egongo da gazteen galderak erantzuteko prest. Gazteek aldez aurretik
www.kuxkuxeroak.eus webgunearen bidez Mazori egin nahi dizkieten galderak bidaltzeko aukera dute