Etxean bueltan izango da bihar Txomin Arana moto gidari ereñarra
Bizkarrean min hartu eta hainbat hilabetez geldi egon ostean, aurtengo Dakarra erronka izan du Txomin Arana Ereñoko moto gidariak. Hala ere, kolpe baten ondorioz, lasterketa bertan behera utzi behar izan du, eta bihar bertan iritsiko da Euskal Herrira. 12:45 inguruan ailegatuko da Loiuko aireportura eta zaleak zain izango ditu bertan.Urtero legez, bere herrian ere harrera egingo diote; hain justu, urtarrilaren 27an, 12:00etan.
Aranarentzat ez ezik, bere zaleentzat ere bukaera onik ez du izan aurtengo Dakarrak, baina Gernika Off Road taldeak azaldu du «pozik» daudela izandako istripuaren ondorioak ez direlako hain larriak izan.
Bazkaria Arita Berrin. Udaletxeko harreraren ostean, Arita Berritan bazkalduko dute (15:00etan) hilaren 27an. Bertaratu nahi dutenek bazkarirako txartelak erosteko aukera dute dagoeneko Ereñoko Atxoste tabernan edo Gernika-Lumoko Ipar tabernan.