SD Gernika puntu barik bueltatu da Santanderretik
FUTBOLA // 2.B mailan 21. jardunaldia lehiatu dute asteburuan, eta SD Gernikak 1-0 galdu zuen Racingen kontra, domekan. 14. minutuan, Cesar Diazek sartu zuen partiduko gol bakarra. Talde gernikarrak Peña Sport hartuko du Urbietan, domekan. 2. B mailak...
FUTBOLA // 2.B mailan 21. jardunaldia lehiatu dute asteburuan, eta SD Gernikak 1-0 galdu zuen Racingen kontra, domekan. 14. minutuan, Cesar Diazek sartu zuen partiduko gol bakarra. Talde gernikarrak Peña Sport hartuko du Urbietan, domekan. 2. B mailako 2. multzoko sailkapenean bederatzigarrena da, 31 puntugaz. Puntu bakarrera dauka Tudelano, eta atzetik Amorebieta du, 29 puntugaz.