Mundakako atorrak eta lamiak aratusteak prestatzen hasi dira
Aratusteak «garrantzitsuak» dira mundakarrentzat, eta egun horri begira ondo prestatuta egon gura dute ator zein lami jantzita, herriko kaleak girotzera ateratzen diren horiek guztiak. Horregatik, egun hori prestatzen hasi dira.Otsailaren 11ra begira...
Otsailaren 11ra begira, hortaz, probasaioak egiten hasi dira asteburuan atorrak eta lamiak. Zapatuan, bi taldeetako musikariak batu ziren, bakoitza bere aldetik.
Mundakako Atorrek jakitera eman dutenez, datorren zapatuan ere musika tresnekin probasaioak egiteko batuko dira. Ondoren, urtarrilaren 27an eta otsailaren 3an eta 10ean denak batera batuko dira. Probasaioak 20:00etan izango dira.
Ator joan gura dutenek inprimaki bat beharko dute, eta aipatu inprimakia otsailaren 3rako aurkeztu beharko dute. Azaldu dutenez, otsailaren 10a ez ezik, gutxienez, bi probasaiotara joan beharra edukiko dute.