Atzoko etapan erori eta Dakarra utzi behar izan zuen ereñarrak.
Ezkerreko belauneko lotailuak apurtuta dituela uste dute, e
skumako eskuko hezur batean ere metakarpianoaren haustura dauka eta
lepo hezurretan min hartu du.
Atzo eroan zuten La Pazeko ospitale batera, mediku azterketa zehatza egitera.
Dakarreko 8. etapa zen atzokoa; Uyuni eta Tupiza artean 498 kilometroko ibilbidea egin behar zuen Aranak. Azaldu dutenez, eroriko latza izan zuen. Salto baten ostean,
urak egindako kanal batera erori, eta
motorra guztiz txikituta,
bi zati eginda geratu zen.
Txomin Arana helikopteroz eroan zuten La Pazeko hospitalera. Argazkia: Gernika Off Road.
Zapatuko etapa. Barikuan atseden eguna izan zuten, eta zapatuko etapan Joan Barreda izan zen azkarrena. Pilotu katalanak 5 ordu, 11 minutu eta 10 segundotan amaitu zuen La Paz eta Uyuni arteko 425 kilometroko etapa.
Aranak ordura arteko posturik onena eskuratu zuen; 26. postuan helmugaratu zen, Barredarengandik 53 minutu eta 50 segundora. Ondorioz, 30. postuan jarri zen sailkapen orokorrean ( Adrien Van Beveren liderrarengandik 3 ordu, 47 minutu eta 34 segundora).
Argazkia: Gernika Off Road.