Atzo Boliviara heldu zen Dakarra. Arequipa eta La Paz artean 313 kilometro egin zituzten, eta Aranak 2 ordu, 8 minutu eta 41 segundotan burutu zuen ibilbidea. Antoine Meo frantziarra izan zen etapa irabazlea (ordu bat, 54 minutu eta 10 segundo). Ereñarra harengandik 14 minutu eta 31 segundora helmugaratu zen.
Sailkapen orokorrari dagokionez, 6. etaparen ostean, Arana 36. postuan dago (postu bat jaitsi da). Kevin Benavides da sailkapen burua, eta Ereñoko pilotua harengandik 2 ordu, 58 minutu eta 32 segundora dago.
Gaur atseden eguna dute. Bihar La Paz eta Uyuni artean 425 kilometroko etapa burutu beharko dute.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.