GI-638 errepidean bidegorria egiteko eskatuko du Ahal Duguk
Mutriku eta Deba arteko errepideko hobekuntza lanak egiterakoan txirrindularientzako azpiegitura egitea eskatuko du gaur Batzar NagusietanMutriku eta Deba arteko GI-638 errepideko hobekuntza lanak egitekorakoan bidegorri bat egiteko eskatuko du gaur Gi...
Mutriku eta Deba arteko errepideko hobekuntza lanak egiterakoan txirrindularientzako azpiegitura egitea eskatuko du gaur Batzar Nagusietan
Mutriku eta Deba arteko GI-638 errepideko hobekuntza lanak egitekorakoan bidegorri bat egiteko eskatuko du gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietako Osoko Bilkuran Podemos-Ahal Dugu alderdiko Patricia Gete batzar- kideak.Alderdi horrek errepidea hobetzeko egin behar dituzten lanak baliatuz, txirrindularientzako bidegorri bat eraikitzeko eskatu du.
Getek ohar baten bidez gogora ekarri du Mutriku eta Deba arteko bidegorria Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Arloko Planaren baitan idatzi zen dokumentuan agertzen dela.
Dokumentu hori 2013an sinatu zen, eta alderdi moreko batzarkideak lan horiek egiteko momentua orain dela esan du. Plan horrek Gipuzkoako herrien artean motorrik gabeko ibilgailuen bidez mugikortasuna bermatzea du helburu, sare zabal baten bitartez. Sare horren bitartez herrialdeko eskualde guztiak eta herri jendetsuenak elkarrekin lotu nahi dira. Bestalde, gaineratu dute agintaldi honetan bidegorrien sarea ez dela nahi haina hazi, eta geldialdian dagoela. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa sailak bidegorriak eraikitzeko duen interes faltari egotzi diote geldialdi hori.
Gipuzkoako Podemos-Ahal Dugukoek esan dute errepidea hobetzeko lanak egitean Batzar Nagusiek erabaki bezala oinezkoentzako pasealekua ere egin behar dela.
Bidegorria egiteko eskaria Mutrikuko EH Bilduk, Berdeak+Independenteak alderdiak eta Mutriku Natur Taldeak ere egin zuten Gipuzkoako Foru Aldundiari aurkeztutako alegazioen bidez.