Gabonetako arbolak bilduko dituzte, berrerabilpena sustatzeko
Gabonetako arbolak biltzeko kanpaina jarri zuten martxan atzo Gernika-Lumon, eta barikura bitarte behar horretan ariko dira, zuhaitz horien berrerabilpena sustatzeko.«Bizirik dauden eta sustrai-lurra duten izeiak eta hostoak galdu arren erabat lehortu...
«Bizirik dauden eta sustrai-lurra duten izeiak eta hostoak galdu arren erabat lehortuta ez daudenak» batuko dituzte, berrerabiltzeko aukera izan ditzaten.
Ebakitako arbolak ere utzi ahalko dira, eta baita ere idortuta edo idortze zorian dauden arbolak; izan ere, horiekin konposta egingo dute, udalerriko parkeak eta lorategiak ongarrituz.
09:00etatik 13:00etara utzi ahalko dira zuhaitzak udaletxe ondoko iturriaren aurrean. Eta udal teknikariak izango dira jasotako arbola horien artean berriro erabiltzeko moduan zeintzuk dauden aztertuko dutenak. Informazio gehiagorako udaletxera deitu daiteke.