Maiatzaren hirugarren asteburuan ospatuko da Arrain Azoka
Arrain Azokaren 24. aldia hartuko du Bermeok 2018an, eta mai-atzaren hirugarren asteburuan egingo dutela jakitera eman du udalak, maiatzaren 18tik 20ra bitartean.Irune Ormaetxea Turismo eta Merkataritza zinegotziak nabarmendu duenez, Arrain Azoka herri...
Irune Ormaetxea Turismo eta Merkataritza zinegotziak nabarmendu duenez, Arrain Azoka herriko produktuen eta kulturaren «erakusleiho aparta» da. Horregatik, udalak bere aldeko apustua berretsi du.
1994. urtetik egiten den azoka da Bermeokoa; udal arduradunek gogora ekarri dutenez, «lehenengoa Euskal Herrian». Era berean, gaur egun mota horretako euskal azoken artean «garrantzitsuena» dela nabarmendu du Ormaetxeak.
Elkarlana
Bermeoko Arrain Azoka «erreferente» bilakatu nahi dute, eta horretarako elkarlanean dabiltza Bermeoko Udala, kontserba enpresak eta erakundeak. Herriaren etorkizunerako «oso garrantzitsua» dela uste dute. Hori dela eta, Ormaetxearen ustez, «garrantzitsua» da urtez urte berrikuntzak aurkeztea, eta horretarako lanean ari direla dio.