Hirugarren etapa ez da oso ona izan ereñarrarentzat. Ibilbidean zehar galduta 30 bat minutu galdu zituen atzoko etapan. “50 kilometro falta zirela hiru pilotu galdu gara; 20 bat kilometrotan egon gara galduta, eta ordu erdiko denbora galdu dugu. Ez dakit zer pasatu den, ez genuen bidea topatzen. Gero topatzea lortu dugu baina ez da izan erreza. Pasatu ditugun guztiak pasatuta ere, disfrutatu egin dut eta ez da gutxi”.
Arana hirugarren etapan.
Argazkia: Gernika Off Road.
Pisco eta San Juan de Marcona artean 296 kilometroko etapa burutu zuten. Arana 49. postuan sailkatu zen, 4 ordu, 14 minutu eta 15 segundoko denboragaz. Hain zuzen, Sam Suderland etapa irabazlearengandik 53 minutu eta 32 segundora helmugaratu zen. Hirugarren etaparen ostean, 40. postuan dago sailkapen orokorrean, Suderland sailkapen buruarengandik ordu bete, 37 minutu eta 52 segundora.
Bigarren etapan gasolina barik geratu zenez, hirugarrenean gutxiago arriskatzea erabaki zuen: “Nahiko ondo hasi naiz goizean. Etapa guztian zehar asko azeleratu barik joan naiz. Bigarren egunean behar izan nuen gasolina guztia ikusita, eta gaur beste horrenbeste ibilbide izan dugunez, gasolina gorde nahi izan dut, behintzat gasolina barik ez geratzeko. Astiro-astiro joan naiz”.
Hirugarren etaparen bideoa