Hemen be bai elkartearen sari nagusia, 7465 zenbakiaren jabearentzat
Urtero bezala, Markina-Xemeingo Hemen be bai merkatari eta ostalari elkarteak Gabonetako zozketa egin du, eta 2017ko Gabonetan antolatutako zozketaren 500 euroko sari nagusia 7465 zenbakia daukanak eramango du aurten etxera.Markina-Xemeingo elkarteak u...
Markina-Xemeingo elkarteak urtarrilaren 5ean egin zituen zotz abenduan elkartearen dendetako bezeroen artean banatu zituzten txartelen zenbakiak, eta irabazleak eta ordezkoak barikuan Markina-Xemeingo Kontzekupean egingo duten ekitaldira joan beharko dira saria jasotzera.
2.000 euro
Guztira, hamahiru sari banatuko dituzte aurten ere, 2.000 euro, hain zuzen: 500 euroko sari nagusia, 250 euroko sari bi eta 100 euroko hamar sari.
Elkarteak jakitera eman duenez, irabazleak eta ordezkoak nahitaez agertu beharko dira 20:30ean hasiko den sari banaketara bonu txartela jasotzera; agertzen ez dena sari barik geratuko dela zehaztu dute.
Behin bonua hartuta, irabazleek sei egun edukiko dituzte (urtarrilaren 15etik 20ra) sariak elkarteko dendetan gastatu ahal izateko. Guztira, 49 establezimenduk osatzen dute Hemen be bai elkartea.