Hamalaugarren urtez, Aljeriako errefuxiatu sahararren kanpamentuetara bidaltzeko
janari bilketa egingo dute Busturialdean.
Besalde elkarteko ordezkariek azaldu dutenez,
Piztu Itxaropena izeneko kanpainaren
helburu nagusia «herri sahararrera ahalik-eta elikagai kopuru handiena eroatea da, errefuxiatuen kanpamentuetan duten elikagai falta asebetetzekotan».
Gogorarazi dutenez, Saharar herriak 45 urte baino gehiago daramatza Aljeriako basamortu latzean Marokok okupatutako euren benetako herrialdera noiz itzuliko zain. «Basamortu horretan ez da ezer hazten, ez dago urik ezta elektrizitaterik ere», diote; horregatik, erakundeek eta herriek bidalitako laguntzarekin baino ez direla bizi nabarmendu dute.
Aurten,
urtarrilaren 20ra arte ariko dira eskualdean janari bilketa egiten. Aurreko urteetan egin bezala, atuna oliotan, sardinak oliotan, egoskariak, pasta, azukrea eta konpresak batuko dituzte
Busturialdeko dendetan, supermerkatuetan eta ikastetxeetan. Horrez gain,
Bermeoko San Frantzisko elizako lokaletan ere jasoko dituzte produktuok. Ordutegia honakoa da: a
stelehenetik barikura, 18:30etik 20:00etara.
Jakitera eman dutenez, aurten, asteburuetan supermerkatuetan egongo dira eskuorriak banatzen. Bermeon egongo dira datorren asteburuan, eta Gernika-Lumon, berriz, hurrengoan.
Azken urteetan, Busturialdean, 5.000 kilo inguru batu izan dituztela aipatu dute. Modu horretan, herrien eta udalen laguntza eskertu gura izan dute, orain arte agertutako «eskuzabaltasun eta solidaritateagatik».