Bihar jokatuko dute nagusien mailako futbol talde guztiek
Bihar daukate hitzordua nagusien mailako Lea-Artibaiko eta Mutrikuko taldeek. Jokatuko ez duen bakarra Mutriku Futbol Taldeko mutilen taldea da.Mutrikuko neskek bihar goizean jokatuko dute Zumarragan. 12:15ean hasiko da Urolaren aurkako partidua; bere ...
Mutrikuko neskek bihar goizean jokatuko dute Zumarragan. 12:15ean hasiko da Urolaren aurkako partidua; bere garaian elurrengatik bertan behera gelditutako partidua jokatu beharko dute. Jokatzen hurrengoa Artibai izango da. 15:30ean hasiko da Gernikan Urbietaren aurkako partidua. Bittor Lekunberriren mutilek arnasa apur bat hartu zuten iragan asteburuko garaipenagaz, eta, orain, jaitsiera postuak zazpi puntura edukita, sailkapenaren erdi parean sendotu nahi dute.
16:00etan hasiko da liga bereko Basconia B-Berriatuko partidua. Bolada txarrean murgilduta daude eta asko kostatzen ari zaie puntuak batzea.
Jokatzen azkenak Lekeitio Futbol Taldea eta Aurrera Kirol Elkartea izango dira. Lekeitiarrek Abanto-Zierbenan jokatuko dute. Etxekoak bigarrenak dira sailkapenean, Lekeitiorengandik sei puntura. Irabaziz gero, hiru puntura hurbilduko dira, eta igoera postuengatiko borrokan bete-betean sartuko dira. Aurrerak ere ordu berean jokatuko du Zaldupen, Gatikaren aurka. Ibon Lopezen mutilak azken hiru partiduak irabazita gorantz eginda daude sailkapenean. Partidu zaila izango da sailkapeneko bosgarrenaren aurka, baina irabaziz gero, puntu bakar batera jarriko lirateke ondarrutarrak. Dei berezia egin die Aurrerak herritarrei, zapatuan Zaldupera futbol zelaira joan daitezen taldea animatzera.