Arropa eta zapata bilketa egingo du Caritasek datorren astean
Markina-Xemeingo Caritasek antolatuta, arropa eta zapata batzea egingo dute datorren astean. Eguaztenean [abenduak 27] eta eguenean [abenduak 28] egingo dute bilketa, hain zuzen, eta arropak eta zapatak 17:00etatik 19:00etara eroan beharko dira Elizetx...
Betiko modura, arropa eta zapatak egoera onean eta ondo zarratutako poltsetan eroateko eskatu dute egitasmoaren antolatzaileek.
Arropak eta zapatak Caritas eta Rezikletaren artean sortu den arropa eta zapaten tratamendu eta berziklapenerako kooperatibara bideratuko dituzte.