'Mina edo libertatea!' liburua aztertuko dute Eako Irakurle Txokoan, barikuan
Kepa Larrea historialari, filologo eta idazlea izango da barikuko TxarakIe Irakurle Txokoko gonbidatua. Haren Mina eta libertatea! (Pamiela, 2017) liburua aztertuko dute Eskolondon, 19:30etik aurrera.
Xabier Mina nafarraren ibilbidea biltzen du liburuak, haren heriotzaren 200. urteurrenean.
Haren ibilbidearen eta garaiko gora beheren kontakizun historikoa egin du Larreak liburuan, irudiz eta mapez lagunduta. Gainera, lan horren osagarri, beste liburu bat plazaratu du: Biba Mina! Kontuak eta kantuak. Bertan, herri literaturan zeuden Minari buruzko olerkiak eta bertsoak jaso ditu, eta baita fikziozko hainbat narrazio idatzi ere.
Mina Napoleonen tropen aurka borrokatu zen lehenengo, Fernando VII.aren aurka altxatu zen gero, eta Mexikoren askapen borrokaren buruetako bat izan zen ondoren, harik eta Guanajuaton fusilatu zuten arte, 28 urte zituela. Mexikon heroi izendatu bazuten ere, sorterrian haren izena ahanzturan egon dela uste du Larreak.
Sakon aztertu du nafarraren ibilbidea. Haren berbetan, pertsonaia historikoak lotura estua du libertatea kontzeptuarekin, eta horregatik jarri dio izenburu hori liburuari.