Ziortza-Bolibar, usadio zaharren aterpea
Urteroko ohiturei eutsiz, ziortza-bolibartarrak San Tomas jaietako ospakizunetan murgildu dira asteburuan. Herritartasuna nagusi izan da, beste behin ere, ospakizunetan. Eguenean amaituko dira jaiak.Urteroko ohiturak mantenduz, ziortza-bolibartarrak Sa...
Urteroko ohiturei eutsiz, ziortza-bolibartarrak San Tomas jaietako ospakizunetan murgildu dira asteburuan. Herritartasuna nagusi izan da, beste behin ere, ospakizunetan. Eguenean amaituko dira jaiak.
Urteroko ohiturak mantenduz, ziortza-bolibartarrak San Tomas jaietan murgildu dira asteburuan. Zapatuan txupina bota eta herri afaria egin eta gero, domekan umeen eta erretiratuen eguna ospatu zuten. Eguenean amaituko dute ospakizunekin.Herritarrak abilak dira jaien antolaketan, eta baita ere ospatzerakoan. Hala, San Tomas jaiak, beste behin ere, kutsu herrikoiagaz hasi zituzten zapatuan. 19:00ak puntuan txupina bota eta herritarrak udaletxe atzeko lokalean batzen joan ziren. Eguraldia aldeko ez bazegoen ere, asko izan ziren baserritar jantzi eta kalera atera zirenak. 19:30ean kalejira egin zuten, eta, ostean, frontoian batu ziren. Han bi abesti abestu zituzten, eta 20:30ean afari herrikoia egin zuten. Horretan 100 herritarretik gora batu ziren.
Asteburua pasata, eguenean San Tomas jaietako azken ekintzak egingo dituzte.