Mutrikuko azoka, jendetsua euripean ere
Eguraldia aldeko egon ez arren, jende asko batu zen zapatuan Mutrikuko Goiko Plazan egindako San Tomas azokan. Aurten, iaz baino gutxiago saldu dutela azaldu dute ekoizleek.Eguraldi txarrarekin ere, Mutrikuko Goiko Plaza eta inguruak jendez bete ziren ...
Eguraldia aldeko egon ez arren, jende asko batu zen zapatuan Mutrikuko Goiko Plazan egindako San Tomas azokan. Aurten, iaz baino gutxiago saldu dutela azaldu dute ekoizleek.
Eguraldi txarrarekin ere, Mutrikuko Goiko Plaza eta inguruak jendez bete ziren zapatuan. San Tomas azokako postuak 10:00etarako prest egon ziren, eta lehenengo orduan euri zaparradak nagusi izan baziren ere, herritarrak Goiko Plazara bertaratzen joan ziren. «Momentu batean euria ere gelditu egin zen, eta tarte horretan jende asko batu zen», esan zuen saltzaileetako batek.Aurten iaz baino gutxiago saldu badute ere, orokorrean pozik zeuden ekoizleak egunak emandakoarekin. «Iaz eguraldi ona egin zuen, eta esku hutsik bueltatu ginen etxera».
13:00etan, Ibon Iparragirre eta larriki gaixorik dauden presoen etxeratzea eskatzeko elkarretaratzea egin zuten elizako eskaileretan.