Haurtzaro solidarioa, yoga eginez
Arratzuko Udalak Yoga Txiki solidarioa ekimena antolatu du Gabonetarako. Abenduaren 28tik urtarrilaren 4ra bitartean, umeek elkartasun ereduak garatzeko aukera izango dute, yoga eginez. Izan ere, Enciendo mi corazon fundazioaren eskutik, yoga eta meditazio tekniken irakaskuntzare bidez, umeei bere barruagaz konektatzen irakatsiko diete, errespetua eta maitasuna bezalako balioak transmitituz.
Enciendo mi corazon fundazioak Kolonbiako umeekin lan egiten du, eta Gabonetako ekimen horretan batzen duten dirua fundazio horretara bideratuko dute.