Alex Sardui eta Izaro Andres abeslariekin solasaldia egin dute
Gazteen arteko euskararen erabileran eragin nahi duen Kuxkuxeroak egitasmoaren lehenengo saioa hartu zuen Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoak zapatu arratsaldean.Alex Sardui muxikarragaz eta Izaro Andres mallabiarragaz kontu-kontari aritu ziren aretora be...
Alex Sardui muxikarragaz eta Izaro Andres mallabiarragaz kontu-kontari aritu ziren aretora bertaratutakoak. Haien hastapenak, zelan elkar ezagutu zuten, Aske maitte, aske bizi kantaren elkarlana zelan sortu zen, Elantxoben grabatutako bideokliparen nondik-norakoak, kontzertuetako eta biretako pasadizoak, musika zaletasunak… eta beste askotariko gaiak izan zituzten hizpide.
Egitasmoa 12 eta 16 urte arteko gazteei zuzenduta badago ere, antolatzaileek hasieratik esan zuten ez diotela inori aterik itxiko, eta zapatuan ere belaunaldi desberdinetako herritarrak elkartu ziren.
Iametza enpresak Gernika-Lumoko Udalaren, Gaztelekuaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzagaz martxan jarritako esperientzia pilotua da Kuxkuxe- roak. Euskararen erabileran erreferentzialtasuna landuz, eredu izan daitezkeen pertsonekin galdera librean aritzea bilatzen du, «modu naturalean». Egitasmoa abendua eta 2018ko urtarrila bitarte gauzatu nahi dute, guztira, hiru saio eginda. Bigarren saioa urtarrilaren 20an (19:00-21:00) egingo dute Gernika-Lumon, eta Nerea Mazo aktorea izango da egun horretako gonbidatua.
Saioetan parte hartzeko ez da aurretiaz izenik eman behar, baina protagonistei galderak bidaltzeko aukera dago, www.kuxkuxeroak.eus webgunean.