Ardo dastaketa egingo dute Arratzun
Jon Andoni Rementeria sommelierraren eskutik, ardo dastaketa egingo dute Arratzun abenduaren 17an. Loiolako plazan egingo dute, 12:00etatik 15:00etara. Dastaketarekin hasi aurretik, 12:00ak aldera, Ajangizko Artxube dantza taldeak bere saioa eskainiko du.
Hainbat bodegatako ardoak dastatuko dituzte: El Coto de Rioja, Museum, El Otero, Vinicola Navarra, Campo Viejo. Guzman Aldazabal, Chivite, Arabarte, Bitxia, Ramon Bilbao eta Partisano.
Ardoari beste hainbat produktuk lagunduko diote dastaketan: Maumeko eta La Antiguako gazta, Agerria foie gras-a, eta Urdetxe patea, hain zuzen.