Euskal Herriko surf eta body board zirkuituetako irabazleak erabaki dira asteburu honetan Mundakan. Mutilen surf openean
Hodei Collazo surflari zarauztarra da 2017ko zirkuituko txapelduna, eta nesketan, berriz,
Garazi Sanchez algortarra da txapelduna. Bestalde, body board openean
Aritz Larrinaga nagusitu da aurten.
Baina, esan moduan Mundakako proban Andy Crierek eta Aynara Aymatek eskuratu dituzte puntu gehien.
Podiumak. Crierekin batera, Karlos Gomezek eta Roberto Letamendiak osatu dute gizonezkoen podiuma. Nesketan zirkuituko aurreko probetako sailkapeneko lau surflari uretaratu dira Mundakan. Janire Gonzalez sailkatu da bigarren, Elisabet Thomas izan da hirugarrena, eta Mireia Ibañez laugarrena.
Surf Neskak Openaren bideoa.
Argazkia: Euskal Herriko Surf Federazioa.
Mutiletan orain arteko sailkapeneko lehenengo
23 surflariek parte hartu dute Mundakako proban, eta herriko surflari gonbidatu moduan
Guillermo Amezaga egon da.
Body board-ari dagokionez, orain arteko zirkuituko sailkapeneko lehenengo bost surflariak lehiatu dira
Mundakan, eta
Andoni Izaga izan da onena. Haren atzetik Aritz Larrinaga eta Xabier Urrestilla sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Julen de Diego sailkatu zen laugarren eta Jon Lopez bosgarren.
Body Boardeko podiuma.
Argazkia: Euskal Herriko Surf Federazioa.
Zapatuan surf openeko kanporaketa txandak lehiatu ostean, atzo jokatu ziren mutilen eta nesken finalak eta Euskal Herriko Bodyboard Zirkuituko finala.
Euskal Herriko Surf Zirkuitua udaberrian hasi zuten Deban. Irailean Sopelako Arrietara hondartzan lehiatu zuten bigarren proba, eta hirugarrena Getariako Orruan jokatu zuten, azaroan.
Halaber, Euskal Herriko Body board Zirkuituko aurreko probak Sopelako Arrietaranen eta Zumaiako Itzurunen lehiatu zituzten.
ARGAZKIAK: Euskal Herriko Surf Federazioa.