Kortezubiko frontoian jokatu dituzte gaur emakumezkoen 260 kiloko eta gizonezkoen 300 kiloko finalak. Faboritoek ez dute hutsik egin, eta beraz ez da ezusteko handirik egon.
Hainbat
sokatiralari arratzuar dauden Sokarri talde bizkaitarra sailkatu da bigarren mutiletan, eta haren atzetik Ćapurrak talde lapurtarra izan da hirugarrena. Hain zuzen,
Baigorri eta Ćapurrak zazpina puntugaz berdinduta geratu dira, eta ondorioz, hirugarren postua erabakitzeko
berdinketa hausteko tiraldia jokatu behar izan dute.
Nesketan, berriz, Ibarra A talde gipuzkoarrak lortu du zilarrezko medaila, eta Txantrea talde nafarrak brontzezkoa.
SAILKAPENAK:
- 260 kiloko kategoria (EMAKUMEZKOAK)
- Badaiotz (13 puntu)
- Ibarra A (12 puntu)
- Txantrea (10 puntu)
- Ibarra B (6 puntu)
- Beti-Gazte (3 puntu)
- Berriozar (0 puntu)
- 300 kiloko kategoria (GIZONEZKOAK)
- Beti-Gazte (15 puntu)
- Sokarri (10 puntu)
- Ćapurrak (7 puntu)
- Baigorri (7 puntu)
- Berriozar (4 puntu)
- Txantrea (0 puntu)