Autobusera igo, eta txokorik txoko, pintxorik pintxo, arratsalde eta gau pasa ederra egitea urteroko hitzordua bihurtu da Muxika, Ibarruri eta Gorozikako bizilagunentzat. Horixe da plana.
Belaunaldi desberdinetako herritarrak elkartu, eta pintxoak dastatzen dituzten bitartean, kantuan, dantzan eta berriketan ondo pasatzea.
Udalerriko txokoen arteko pintxo lehiaketaren aitzakian,
hirugarren urtez egin dute bertso triki potea. Aurten ere
Eingo taldeko musikariak izan dituzte bidelagun, eta
Onintza Enbeita muxikarraren eta Julen Ibarguengoitia eta Ibai Amillategi gernikarren bertsoekin barre-algara ederrak egin zituzten.
Eleizalde
80 pertsonatik gora batu ziren atzo txokoetan.
Elizaldeko txokoan hasi zuten arratsaldea. 17:15ak inguruan heldu, eta odolosta, txistorra, hirugihar eta piper gorridun pintxoa probatu zuten lehenengo. Handik, Gorozikako, Ariatzako eta Ajuriako txokoak pasatu ostean, Ibarruriko txokoan amaitu zuten jaia. Gauerdian argitu zen zein den III. Pintxo Lehiaketaren irabazlea. Ariatzako
Atxelipek jantzi du aurtengo
txapela. TxanpiƱoi, ganba eta ali-oliagaz egindako pintxoa izan zen epaimahaiaren ustez onena.
Sormena, lanketa, zailtasuna, aurkezpena eta zaporea epaitzen ditu musikariek, bertsolariek eta herritarrek osatutako epaimahaiak. 350 puntu lortu zituen txapeldunak, eta 336 puntugaz Ibarruriko Saltsamendi txokoa sailkatu zen bigarren. Hirugarren eta laugarrenaren artean, berriz, puntu bakarreko aldea egon da aurten; 249 puntugaz Ajuriako Dringili-Drangolo elkartea izan da hirugarrena, eta 248 puntu batu ditu Elizaldeko Kolakainek. Gorozikako txokoak 195 puntu jaso zituen.
Pintxoak egiten bakarrik ez, bestelako gauzetan ere sormena badutela erakutsi zuten lehiaketaren parte hartzaileek. Ibarruriko txokoan, esaterako,
Urdaibaiko itsasadarra margotu zuten. Urdaibai Ibarruriko txokoan hasten dela zioen marrazkiak. Hala, Ibarruri, Gorozika eta Muxika margotzeaz gain, Oiz mendia, Gernikako Arbola, Omako baso margotua, Mundakako ezker olatua, Bermeoko portua eta Izaro irla margotu zituzten. Itsasadarreko uretan barrena jarri zituzten pintxoak, itsasontzi txikietan sartuta.
Urdaibai2
Baina lehiaketa gutxienekoa da, jan-edanean, kantuan eta dantzan
ondo pasatzea eta harremanak sendotzea baita helburu nagusia. Eta horretan denak ere primeran moldatzen direla erakutsi zuten beste behin. Musikariek eta bertsolariek berotu zuten giroa. Zenbait momentutan elkarrekin ere aritu ziren musikari eta bertsolariak, eta Atxelipe txokoan, esate baterako,
Guantanamera eta
No Woman No Cry abesti ezagunen doinuak lagunduta egin zuten bertsotan. Hala, Ibarruriko txokoan
Asier Galarza bertsolari muxikarra ere batu zitzaien errimen festara.