[ARGAZKI GALERIA] Muxika, Ibarruri eta Gorozikako Bertso Triki Poteoa
Txokorik txoko pasatu zuten atzo herritarrek arratsalde eta gau partea. Beste urte batez, giro ederra izan zuten pintxo pote berezian. Eingo taldeko musikariek eta Onintza Enbeita, Julen Ibarguengoitia eta Ibai Amillategi bertsolariek jarri zioten letra eta musika jaiari. Txoko bakoitzean pintxo bana dastatu, eta kantuan, dantzan eta tertulian aritu ziren goizaldera arte.
Elizaldeko, Gorozikako, Ariatzako, Ajuriako eta Ibarruriko txokoek parte hartu duten aurtengo pintxo lehiaketan, eta Ariatzako Atxelipek jantzi du txapela.