Beharrizana daukatenei laguntzeko janari bilketa egiten ari dira
Aurreko urteetan egin modura, aurten ere, janari bilketa ari dira egiten Ispasterren, beharrizana daukaten pertsonei lagundu asmoz. Abenduaren 1ean hasi zuten ekimena, eta herritarrek barikura arte daukate ekarpena egiteko aukera.Astelehenetan eta egu...
Astelehenetan eta eguenetan batzen dituzte herritarren elikagaiak, 18:00etatik 20:00etara, Iñigo Egiluz aretoaren autobus geltokira ematen duen atean.
Esker ona herritarrei
Ispasterko Udalak, Ispasterko elizak, Lekeitioko Aizpa Dominikak, Erabil enpresak eta Gurutze Gorriak elkarlanean abiatu dute ekimena, eta haien ekarpenak egin dituzten herritarren laguntza eskertu nahi izan dute aldez aurretik.
Izan ere, gogoratu dute, asko direla beharrizan handia dutenak, eta horren adibide moduan honako datua eman dute: Gernika-Lumoko elikagaien bankura hilero 116 familia eta 308 pertsona bertaratzen dira.
Ispastertarrek sarritan erakutsi dute elkartasuna, eta janari bilketez gain, esate baterako, jostailu eta arropa bilketak ere egin izan dituzte aurreko urteetan.