Independentziaren aldeko bidea eginez
Euskal Herriak Independentzia! lelopean, manifestazioak zeharkatu zituen atzo arratsaldean Lekeitioko kaleak. Katalunian Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua ezarri eta gero, kalera ateratzea «inoiz baino garrantzitsuagoa» zela azpimarratu zuten...

Euskal Herriak Independentzia! lelopean, manifestazioak zeharkatu zituen atzo arratsaldean Lekeitioko kaleak. Katalunian Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua ezarri eta gero, kalera ateratzea «inoiz baino garrantzitsuagoa» zela azpimarratu zuten antolatzaileek. Lekeitioko Ezker Abertzaleak antolatutako ekitaldiagaz bat egin zuten bai lekeitiarrek eta baita ere inguruko herrietako bizilagunek. Euskal Herria independentziara eramango duen bidea martxan ipintzeko garaia dela adierazi zuten.