Berezien artean azkena
Ekainetik abendura egiten dituzte Gernika-Lumon azoka bereziak. Karakolak eta ardoa dastatzeko aukera egon zen zapatuan.sei hilabete, eta sei azoka. Ekainean hasi, eta abendura bitartean, azoka bereziak egiten dituzte Gernika-Lumon, hileko lehen zapatu...
Ekainetik abendura egiten dituzte Gernika-Lumon azoka bereziak. Karakolak eta ardoa dastatzeko aukera egon zen zapatuan.
sei hilabete, eta sei azoka. Ekainean hasi, eta abendura bitartean, azoka bereziak egiten dituzte Gernika-Lumon, hileko lehen zapatuetan. Hilabete bakoitzeko gaia aldatuz joaten da, produktu ezberdinak ezagutzera eman asmoz. Urdaibaiko txakolina, Gernikako piper berdea, Gernikako indaba, bakailaoa, untxia, gazta, barraskiloak… Jatekoagaz batera, edatekoa ere ematen dute.Azoka horietan 2017ko azkena egin zuten zapatuan. Hain zuzen, barraskiloak eta Arabar Errioxako ardoa dastatzeko aukera eduki zuten herritarrek. Euriari eta hotzari aurre egin, eta eguerdi partean hasi zen jendea merkatu plazara hurbiltzen.
Jateko zein erosteko aukera egoten da azoketan. Eskualdeko nekazarien ortuariak, gazta, patea, ogia, euskal pastela…, eta artisauen produktuak saltzen dituzten salmahaiak ere ipintzen dituzte azoka berezietan.
Txikienek, bestalde, azokan bertan ipini zituzten puzgarrietan jolasteko aukera izan zuten.