Aukera ugari, Muruetako Euskal Jaian
Eguraldiak atsedena eman zien muruetarrei, Euskal Jaian bilakatu den Txerriki Eguna ospatzeko. Hala, asko izan ziren Eleizaldera bertaratu ziren herritarrak. Urtero legez, txerrikia dastatzeko aukera eduki zuten, bai eta dantza erakustaldiaz eta kantu ...

Eguraldiak atsedena eman zien muruetarrei, Euskal Jaian bilakatu den Txerriki Eguna ospatzeko. Hala, asko izan ziren Eleizaldera bertaratu ziren herritarrak. Urtero legez, txerrikia dastatzeko aukera eduki zuten, bai eta dantza erakustaldiaz eta kantu tradizionalen agerraldiaz gozatzekoa ere. Azokatxo batean produktu ugari eduki zituzten aukeran, eta artea gustuko dutenek Busturialdeko zenbait margolarik egindako artelanak ikusteko aukera ere eduki zuten, erakusketa batean.