La Caixa Gizarte Ekintzak eta Reina Sofia Museoak antolatutako
Picasso. Gernikaren bidaia erakusketa Bilbon inauguratu dutela aprobetxatuta, Gernika Batzordeak gaur egun Madrileko Reina Sofia Museoan dagoen artelan hori Gernika-Lumora ekartzeko aldarrikatu du Uribitarte pasealekuan.
Gaur goizan Bilbon egindako elkarretaratzea. Argazkia: Gernika Batzordea
Urriaren 20an aipatu erakusketa Gernika-Lumon aurkeztu eta zabaldu zuten, eta orduan ere, elkarretaratzea egin zuen Bonbardaketaren Komisio Ikertzaileak
Gernika Gernikara lelopean, Picassoren koadroa «oraindik deserrian bahituta» daukatela salatzeko.
Picasso. Gernikaren bidaia erakusketak Pablo Picasso artista malagarraren lan ezagun horren ibilbide historikoa zein izan den jasotzen du; alegia, 1937an Parisen sortu zenetik Reina Sofia museora eraman zuten artekoa (1992).