Ekintzaileei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu Behargintzak
Bermeoaldeko Behargintzak (Bermeo-Mundaka-Sukarrieta) ekintzaileei edota sendotze prozesuan dauden enpresen (5 urte baino gutxiagokoak) kudeatzaileei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu.
Bi dira eskainiko dituzten ikastaroak: Tresna informatikoen bidezko elkarlana eta produktibitatea eta Whatsapp Marketin.
Tresna informatikoen bidezko elkarlana eta produktibitatea ikastaroa abenduaren 12an eta 13an eskainiko dute, Behargintzaren bulegoetan, 15:00etatik 17:00etara. Horretan, ohikoak diren tresna informatikoei (Microsoft Outlook, OneNote, OneDrive, Excel) probetxua ateratzen ikasiko dute parte hartzaileek.
Whatsapp Marketin ikastaroa, berriz, abenduaren 18an izango da, 14:30etik 17:30era, Behargintzaren bulegoetan.
Parte hartu gura dutenek, hala ere, aurretiaz eman beharko dute izena, 94-617 91 90 telefono zenbakira deituta edota autoenplegua@bermeo.eus-era mezu bat idatzita.