Bigarren eskuko merkatua hartuko du Mundakak, domekan
Jadanik erabiltzen ez dituzten gauzak dituztenek domekan Mundakan egingo duten bigarren eskuko merkatuan saltzeko, trukatzeko edo oparitzeko aukera izango dute.
Antolatzaileek azaldu dutenez, plazan egingo dute merkatua, 10:30etik 14:30era.
Merkatuan egon daitezkeen salmahai kopurua mugatua denez, parte hartu gura dutenek aurretiaz eman beharko dute izena. Hala, 677 00 26 08 (Mili) telefono zenbakira deitu beharko da erreserba egiteko.
Janaria eta abereak, ez. Edozein gauzarekin parte hartu daiteke domekako bigarren eskuko merkatuan, janaria eta abereak izan ezik, «debekatuta daude». Merkatura eroaten diren gauzak, bestalde, egoera onean egon beharko dute.
Azoka amaitzerakoan, bakoitzak erakusmahaia izan duen tokia garbi uzteko konpromisoa hartuko du.