Atzo goizean Ibarrako Belabieta Kiroldegian jokatutako jardunaldian erabaki ziren aurtengo finalistak. Hain zuzen, Berriozarko lehen jardunaldiko eta atzoko emaitzak batuta argitu da zein taldek lortu duten
abenduaren 17an Kortezubin (11:30) lehiatuko duten finalerako txartela.
Sokarri talde bizkaitarra, Beti-Gazte, Berriozar B eta Kaskallueta nafarrak eta Baigorri eta Ñapurrak nafarrak ariko dira zein baino zein gehiago
gizonezkoen 300 kiloko finalean.
Emakumezkoen 260 kiloko finalera sailkatu dira, berriz, Arabako Badaiotz taldea, Gipuzkoak Ibarra A eta Ibarra B eta Nafarroako Beti-Gazte, Txantrea A eta Berriozar.
Atzoko jardunaldiari dagokionez, gizonezkoen B multzoan Ñapurrak nagusitu zen, eta Kaskallueta eta Berriozar B sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Murueta laugarren geratu zen, 4 puntugaz. A multzoko onena Beti-Gazte izan zen, Baigorrigaz puntuetan berdinduta (6,5).
Emakumezkoen A multzoan 6,5 puntu eskuratu zituzten Beti-Gazte eta Baigorri taldeek, eta Sokarrirentzat izan zen hirugarren postua. B multzoan Txantrea Ak lortu zituen puntu gehien, eta haren atzetik Ibarra B sailkatu zen.
300 KILOKO SAILKAPEN OROKORRA:
- Ñapurrak 14 puntu
- Berriozar B 10,5 puntu
- Kaskallueta 10 puntu
- Ibarra B 7,5 puntu
- Murueta 7 puntu
- Antsoain 4,5 puntu
- Ustaritz 2,5 puntu
- Beti-Gazte 13,5 puntu
- Baigorri 12,5 puntu
- Sokarri 10 puntu
- Ibarra A 8 puntu
- Berriozar A 5 puntu
- Txantrea 4,5 puntu
- Getxo 2,5 puntu
260 KILOKO SAILKAPEN OROKORRA:
- Badaiotz 9 puntu
- Ibarra A 9 puntu
- Beti-Gazte 6 puntu
- Txantrea B 4 puntu
- Antsoain 2 puntu
- Txantrea A 10 puntu
- Ibarra B 7 puntu
- Berriozar 6,5 puntu
- Bizindar 4,5 puntu
- Ustaritz 2 puntu