Sare Gernikak biharko giza katean parte hartzera deitu ditu herritarrak
Sare Gernikak giza katea deitu du biharko. 19:30ean jarri dute ordua Merkurio iturrian. Giza kate hori egiteko hainbat arrazoi daudela azaldu dute.
Batetik, gaitxotasun sendaezinak dituzten presoen egoera salatuko dute, eta, era berean, «etxean, onik eta bizirik izateko eskubidea» aldarrikatuko dute. Horren harira, Ibon Ibarragirre preso ondarrutarraren «muturreko egoera urgentziaz aldatu behar dela» eskatuko dute.
Bestetik, abenduaren 9rako Bakearen Artisauek deitutako Pariserako martxagaz bat egiteko deia egingo dute bihar. «Estatu frantziarreko espetxe politikan aldaketak ematen ari dira, eta bide hori sakondu, arindu eta estatu espainiarreko espetxe politikorako presio soziala bihurtzeko garrantzia handia du mobilizazioak», azaldu du Sarek. Gogogorarazi du autobusak antolatzen ari direla bertaratzeko. Bihar emango dute deialdiari buruzko informazio gehiago.