Txerriki Eguna modura hasi bazen ere, egun hori Euskal Jai bilakatu dela dio Muruetako alkate Jabier Ondarzak. Abenduko lehenengo domekan egiten dute, eta aurtengoa 15. aldia izango da.
11:30etik 15:00etara bitartean,
azoka txiki bat aurkitu ahal izango da Muruetan.
Zortzi salmahai egongo dira, eta jaki ezberdinez gain, artisau produktuak ere egongo direla esan du alkateak.
Udalak, berriz, postu berezi bat jarriko du,
Muruetan bertan hazitako edo ekoiztutako produktuekin. Eta, zelan ez,
txerrikia dastatzeko aukera ere egongo da, horretarako bereziki jarritako txosna batean.
Urdaibai Dantza Taldearen eskutik helduko dira
dantzak euskal kantu tradizionalekin hasi aurretik. Bermeoko Kankinkabara Txistu Taldea, Gernikako Gure Arbola Zaharra, Foruko Udal Abesbatza eta Arratzuko abesbatza ariko dira aurten ere kantuan.
14:00ak aldera, Erramun Martikorenaren saio bereziagaz gozatu ahalko dute muruetarrek.
Artea gustuko dutenek
Busturialdeko margolarien pintura erakusketa bisitatzeko aukera edukiko dute. Udalberri kultur lekuan jarriko dute erakusketa.
Amaitzeko,
15:00etan, urtero legez,
herri bazkaria egingo dute, Kamiñoko jatetxean.